2018-2019 ikasturteko kultur eskaintzaren aurkezpena !

Inprimatu

ERROBI & Hazparneko lurraldeko erakasleentzako hitz ordua :

2018-2019 ko arte eta kultur eskaintzaren aurkezpena
Apirilaren 24 ean, Hazparneko lurraldeko egoitzan,
54 Francis Jammes karrika, 64240 Hazparne

Helduden denboraldiarentzat berrikuntzak ukanen dituzue :

• Kultura eskaintza aberatsa, gure Euskal Herriko lurralde berriaren irudi berean.
• Kultura partaide berriak eta beste diziplina sailak : Baionako Euskal Museoa, Atalante zinema, Arte baratzea : La Petite Escalère, Baiona euskal kostaldea eskualdeko Orkestra, etab... Hauek asmakuntza berriak ekartzen ahalko dituzte, diziplina ezberdinak gurutzatuz. • Kanpoko parte hartzaile anitz, euskaraz eta frantsesez.

Euskal Hiriguneko haurtzaro gazteria zerbitzuko taldea, eta Jean Philippe Mercé, Departamenduko arte ikusmen eta Arte Historietako aholkulari pedagogikoa, pozik gintaike zuekin elkartzea. Proiektu, partaide, eta laguntzer buruz dituzuen galderak argitzen ahalko ditugu.

Milesker zuen presentzia baieztatzea :
06 20 21 90 14 zenbakira edo : Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.
06 82 52 66 51 zenbakira edo : Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.

Erakaslea zira ? Zure ikasgelarekin kultur proiektu bat asmatu nahi zenuke ? Arte eta kultur Heziketaren dispositiboan sartzeko, zuen asmoetaz abisatu  maiatzaren 2ko berantenez ! Milesker eta laster arte.