Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Kultura
Kultura

2016-2017ko AKHL

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2016-2017 urteko eskola denboran proposatuko diren ikusgarriak :

Ilargi arrantza – Banakike Konpainia / Urrian Lekornen eta Beskoitzen

Ai Ze Haizea - Eclats Konpainia / Urtarrilean Luhusoko Harri Xuri antzokian

Hermeto – LagunArte Konpainia / Otsailean Hazparneko Haritz barne zinegelan

Mokofina – LagunArte Konpainia / Apirilean Izturitzeko Artetxea kultur gelan

BAM #3 – LaFaBam Konpainia / Maiatzan Heletako Gaztetxea kultur gelan

Etxaldetik bordara – Uxue Arbelbide Lete & Ba Sarea elkartea / Erakusketa ibiltaria

2016-2017ko AKHL liburuxkan, proiektuen eta ikusgarrien aurkezpen zehatzagoak irakurtzen ahalko dituzue.

Helduentzako trukaketa profesionalak :

Arte eta Kultur Heziketarako Lurralde Kontratuaren (AKHLK) karietara, trukaketa profesionalak bultzatzeko momentuak eskainiko dituzte ERROBI eta Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoek. Topaketa horiek denei zabalik izanen dira. Lurraldeko ahalik eta jende gehien biltzeko (hautetsiak, familiak, elkarteetako eragileak, hezkuntza, kultura, jendarte arloko langileak…) eta Arte eta Kultur Heziketaren erronkari buruz sentsibilizatzeko xedearekin antolatuko dira : Bizitzako adin guztietan, kultur gogoa piztearen garrantzia eta lurralde kultur eskaintza sustatzen duen bitartekaritzaren plantan ezartzearen garrantzia.

- 2017ko Urtarrilaren 25an Asteazkenean lehen topaketa profesionala izanen da JUAN KRUZ IGERABIDE gomitaturik. Arte eta Kultur Heziketaren (AKH) testuingurua azaltzeko eta oinarriak finkatzeko parada izanen da bai eta batez ere saio hortan : Juan Kruz Igerabide euskal haur idazle eta olerkariarekin, euskarazko olerkigintzaren haurrenganako sentsibilizazioa lantzeko.

- Bigarren hitzordu bat antolatuko da. Esperientzien trukaketarako unea izango da. Hala, etorkizuneko irakasleak eta animatzaileak tresnaz hornitzeko, tailer praktikoak izango dira. Izan ere, egitura ezberdinetan, arte eta kultur heziketarako ibilbide baten plantan ezartzeko lehen urratsen ekarle nagusiak irakasleak eta animatzeaileak dira.

2016-2017ko denboraldiko haur hezkuntzako hamar kultur ibilbideak :

Ai ze haizea – Haizearen inguruko musikako eta olerkiko zeharkatzea ! / Aiherrako eskola publikoan eta pribatuan

Artista-kanpoko parte hartzaileak : Chris Martineau, Juan Kruz Igerabide, Marie Bidart

Ingurumenariburuzko kondairak / Hazparneko Ezkia Ikastola (CP-CE1)

Artista-kanpoko parte hartzaileak : Xan Errotabehere, Gabriel Durruty parte hartzearekin

Errepikapenetik bariaziorat / Hazparneko Elhuyar kolegioan (5ème 5)

Artista-kanpoko parte hartzaileak : Kristof Hiriart eta Jérémy Ternoy

Pailazoa bere egoera guztietan / Donoztiriko eskola publikoan

Artista-kanpoko parte hartzaileak : Laetitia Boumeddane - Kilikolo Zirko kia

BAM #3 / Heletako lehen mailako eskola publikoan

Artista-kanpoko parte hartzaileak : Valéry Marsan eta Arnaud Marsan – LaFaBam kia

Gure liburu berezia / Makeako lehen mailako eskolan

Artista-kanpoko parte hartzaile : Cécile Prud'homme - Pestacles et cie kia

Etxaldetik bordara : belar bilduma erraldoiaren sorkuntza / Lekuineko St Joseph eskola pribatuan

Artista-kanpoko parte hartzaile : Uxue Arbelbide Lete

Etxaldetik bordara : belar bilduma erraldoiaren sorkuntza / Ezkia Ikastolan

Artista-kanpoko parte hartzaile : Uxue Arbelbide Lete

Euskal ihauteriak / Jean Verdun lehen mailako eskolan (CM1-CM2)

Artista-kanpoko parte hartzaile : Jose Cazaubon – Elirale kia

2016-2017ko AKHL liburuxkan, proiektuen eta ikusgarrien aurkezpen zehatzagoak irakurtzen ahalko dituzue.

 

 

2016ko kultur partzuerrak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Festibalak :

DILIN DALAN festibala haurrentzako antzerkia : http://www.pestaclesetcompagnie.fr/

Euskal Herria Zuzenean festibala (EHZ) : http://www.ehz-festibala.eu/fr/

ZINEGIN euskal zinema festibala : http://www.zinegin-festibala.eu/

Erakusketak- Arte ibilaldiak :

Marmau Eskultura bidexka - Elizaberri auzoan : http://marmau.eklablog.com/

"Arberoa" - Baserriko Arte Sarea - Europako ondare egunen kari : www.basarea.org

Kultur denboraldiak proposatzen duten partzuerrak :

Eihartzea elkartea : http://www.eihartzea.com/

Traboules - ITSASOA kafe antzokia : http://traboules.com/

Radiokultura - web irrati kulturala elebiduna : http://www.radiokultura.eus/

Bitartekaritzako egonaldiak eskoletan :

LagunArte konpania "Hermeto" : http://www.lagunarte.org/fr/

 

 

Kultur heziketarako lurralde kontratua

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hazparneko Lurraldea eta Errobi Herri Elkargoek « Arte eta kultur heziketarako lurralde kontratu » bat izenpetzen dute, Errobiko eta Hazparneko Lurraldeetan, Arte eta Kultur Heziketaren garapena sustatzeko. Lurraldeko haurrekin eta gazteekin arte eta kultur alor desberdinak jorratzea ahalbidetzen duen engaiamendu bat da « Denendako kulturaren » alde, bi Herri Elkargoen lurraldeetan. Sentsibilizazioa eta sormena bultzatzeko ibilbide batzuen bitartez, zirkuaren, antzerkiaren, musikaren eta arte plastikoen alorren ezagutzea proposatuko da.

Arte eta kultur heziketarako lurralde kontratua

Arte eta kultur heziketarako lurralde kontratuen izenpetzaileak :

 

Kultur tresneria ttipia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Kultur tresneria ttipiaren orrialde honetan, xehetasun baliagarriak atzemanen dituzue, Hazparneko Lurraldean emanen dituzuen arte eta kultur ekimenen antolakuntzan.

* Amatur taldeen aurkibidea (dantza, musika, abesbatza, margolaritza...) :

 

* Arte eta kultur ekitaldiak antolatzen dituzten elkarteen aurkibidea :

-----------

Edozein xehetasun osagarriren ukaiteko, harremanetan sar dezakezue kultur zerbitzuarekin.

 

Kultur zerbitzua

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hazparneko Lurraldean bizi kulturala erne eta zabala da. Kultur dinamika honek, kohesio eta erakargarritasun eragilea izanez, biztanleen eguneroko ongizatea hobetzen du.

Hazparneko Lurraldeak kultur ingeniaritza eta koordinazio misio bat osoki betetzeko helburuarekin, kultur zerbitzu bat sortu du, 2015ko irailaz geroztik.

Zerbitzu berriaren misio nagusiak dira : hautetsiak lagundu lurraldeko kultur politikaren definitzeko, bai eta kultur eskaintza aberats eta zabal bat koordinatu eta garatu, lurraldeko kultur eragile eta biztanleekin batera.

Hazparneko Lurraldean gertatzen diren kultur ekimenen berriak hilabetero errezibitzeko : Izen emaiteko lotura

Edozein xehetasunendako, harremanetan sartu:

Alice Fiona Tucker
Kultur Garapenaren Karguduna

Hazparneko Lurraldea
Communauté des communes du Pays de Hasparren
Francis Jammes karrika
64 240 Hazparne

Tél. 05 59 29 16 47 / 06 61 88 39 36
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 
Artikulu gehiago...