Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Etxebizitza
Etxebizitza

"Bien chez soi" IOE

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zuen etxebizitzan obren egiteko laguntzak !

Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoak Departamenduko Kontseiluaren 2015-2018
egitarau berrian parte hartzen du.

Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak bere Interes Orokorreko Egitaraua (IOE) abiatzen du, beren ontasuna alokatzen edo bertan bizi diren jabeek, baldintzapean, ANAHren (Etxebizitzaren Bulego Nazionala), Departamenduko Kontseiluaren eta Herri Elkargoaren laguntzak ukan ditzaten etxebizitzaren hobetze obren egiteko.
Izan ere, egitarau honi esker jabeak lagunduak dira haien etxebizitzaren hobetze edo berritze proiektuan, diru laguntzen bidez berritze obra larriendako, energia aurrezte obrendako, edo etxearen egokitzearendako adineko pertsona / elbarrituen etxean atxikitzeko.
Aitzineko egitarauaren arrakasta ikusirik (2012-2014) Hazparneko Lurraldeak deliberatu du Departamenduko Kontseiluarekin duen engaiamendua berritzea, diru laguntza osagarri bat ekarriz hautatuak izaiten ahal diren.

 pig

 

Hautagaitza baldintzen eta diru laguntzen ezagutzeko, gomitatzen zaituztegu Departamenduko Soliha Pays Basque (05.59.46.31.31) deitzera (PACT ohia).

 

Etxebizitzari buruzko ikerketa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

'Définition de la Politique Habitat Communautaire" ikerketa deskargatu

Erronka ekonomiko, sozial eta iraunkorrei arrapostu emaiten dien lurralde proiektu batean manera boluntaristarekin engaiaturik, Hazparneko Lurraldeak gogoeta bat abiatu nahi izan du tokiko eragileekin eta instituzioekin etxebizitzari buruz.    

briscous3Alabaina, bere kokapen estrategikoak, eta bere ingurumenaren kalitateak hiriko eta baserriko erronkak eragiten dituzte. Baionako hirigunearen hurbiltasunari eta bizimoldeetan usaien aldaketei lotuak diren bilakaera soziodemografikoek gure lurraldearen erakargarritasuna eta etxe eta lurren merkatuaren kiski-kaskak berresten dituzte.

Bereziki populakuntza harrera eta diru baliabide mailan azpian jokoan denari aurre egiteko, hautetsiek deliberatu dute zinezko espazio esku hartze estrategia baten finkatzea, koherentea eta lurraldeari lotua, funtsezko gogoeta baten eramaiteko etxebizitzari buruz, eta erreferentzia esparru baten ukaiteko, haien tokiko politika gidatuko duena etxebizitza mailan.

Dokumentu hau 2013ko ekainetik 2014ko martxoa arte eramana izan den ikerketa baten emaitza da. Lurralde diagnostiko bat aurkezten du (egoera sozio demografikoa, dinamika ekonomikoen egoera, eta bizitegien eta merkatuaren funtzionamenduaren egoera). norabide estrategikoak eta elkargoko garapen aitzin ikuspen bat etxebizitza mailan.

 

PACT-HD eta Espace Info Energie permanentziak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

PACT-HD eta Espace Info Energie permanentziak

PACT CDHAR-ek permanentziak segurtatzen ditu publikoarentzat Herri Elkargoko egoitzan.
Zure eraikuntza proiektuarentzat erabilgarriak diren argibide guziak aurkituko dituzu : Finantzamendua, arautegia, galdera teknikoak.

Permanence Espace Info énergie tous les 1er mardi du mois, de 10h à 12h.

- Mardi 3 septembre
- Mardi 1er octobre
- Mardi 5 Novembre
- Mardi 3 décembre

 

Bizitegi hobekuntza egitaraua (BHE)

Errobi-Aturri-Ursuia sindikatuaren gidaritzapean, eta bere animazioarendako PACT HD-en gomendio utzia, BHE 2007ko apiriletik 2010eko martxoa arte iragan da Hazparneko Lurraldean, Bidaxunen eta Errobi-Aturri herri elkargoetan.

Egitarau horri esker bizitegiak zaharberrituak izan dira, hutsik uztea, garbitasun eskasa, tenperatura isolatze arazoak mugatuz, baita ere berokuntza edo tenperatura isolatze emaitza hobeak eskainiz, eta mugikortasun urriko pertsonendako egokitzea ahalbidetuz…

Bere bilana hau da :

 

Jabe alokatzaileak

Bilan

 

Jabe egoileak (JE)

Bilan

Bitarteko alokairuak

19

Irabazi ttipiak dituzten JEak

41

Alokairu hitzartuak

61

JE biziki sozialak

72

Alokairu hitzartu biziki sozialak

4

Elbarritu, zaharrei egokitzea

43

Alokairu libreak + ANAH soziala

5

 

 

Orotara

89

Orotara

156

(Errobi-Aturri-Ursuia Sindikatua, 2010)

238 etxebizitzek finantzamendu bat ukan dute BHEren barne, hots helburuaren %70a lortua (hau barne 89 jabe alokatzaile eta 149 jabe egoile).

22 etxebizitza huts berriz merkatuan sartuak izan dira.