Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Euskara
Euskara


Zure lurraldean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal kulturaren oinarri bat bere hizkuntza da, Euskara. Milaka urte dituen hizkuntza, jatorri misteriotsuekin, gaur egun arte mantentzen eta transmititzen lortu du, egokituz. Hala ere, munduan gaindi diren hizkuntza anitz bezala, desagertzeko arriskutan da.cchlsignweb

 

- Lurraldeari lotuak diren zenbaki batzu :

 

• Ipar euskal herrian, hiztunen %21,4 elebiduna da (Euskara-Frantsesa), %9,1 elebidun hartzailea (erran nahi du euskara ulertzeko gai, bainan zailtasunak mintzatzeko), eta %69,5 erdaldun elebakarra da.

 

• Lapurdi barnekaldean (BAB gabe), %23,9 elebiduna, % 10,5 elebidun hartzailea eta % 65,6 erdaldun elebakarra.

Hazparneko Lurraldean, (Lapurdi eta Baxe Nafarroako herriz osatua), euskararen egoera BAB aldean baino hobea da (elebidunak %8,7) bainan Baxe Nafarroa-Xiberu zonaldean oraindik hobea da (elebidunak %52,1). Bistan dena, balio erlatiboak dira, hiru eremu hauetan biztanle kopuruak desberdinak direlako.

Iturria: V. inkesta Soziolinguistikoa. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Eusko Jaurlaritza, 2011.

Xehetasun gehiago hemen :
-Emaitzen analisia
-Emaitzen aurkezpen grafikoa

 
 

Hazparneko Lurraldeak, euskararen agerpena eta erabilpena sustatzeko xedearekin bere lurraldean gaindi, Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) partaidetzan, Euskararen Teknikari baten kontratatzea deliberatu du.

Bere eginbehar nagusiak :

• Euskararen bultzatzeko jarrera batean jadanik sartu diren edo horrelako jarrera batean sartu nahi duten herriko etxeak lagundu.

• Herri elkargoko eragileei buruz ( enpresa, elkarte, eragile publiko…) euskararen agerpena eta erabilera sustatu.

• Itzulpen lanak segurtatu lekuko elkargo eta eragile publikoentzat

Edozein xehetasunendako, harremanetan sartu:

Xan Antton DURRUTY
Euskara Teknikari - Technicien de la Langue Basque

Euskal Hirigune Elkargoa

Hazparneko Lurraldea eremua
Pôle territorial du Pays de Hasparren

Francis Jammes karrika
64 240 Hazparne

Tél. 05 59 29 16 47 / 06 79 58 90 06
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 
 
 

Langileen formakuntza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hazparneko Lurraldeak formakuntza plana abian ezarri du, euskara ikasi nahi zuten langileendako. xedetaldeaek

Formakuntza profesionala da, lan denboran pasatzen dena, bukaeran langilea euskara lanean erabiltzeko gai izan dadin. Horrela, 2011 urteaz geroz, hogei bat langilek formakuntza segitu dute.

 

 

 

Aldudarrak Bideok egin bideoa (Errobi eta Hazparneko Lurraldearekin elkarlanean) :

 

 

Euskararen presentzia garatzen da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hazparneko Lurraldea eremuak euskararen garapena jarraitzen du, lurraldeko herrietan.

Ondorioz, herritarrer igorriak zaizkien gutunak gero eta gehiago elebidunak dira. Bilkura txosten batzu ere itzuliak dira. Gainera, lan haundia eramana da eraikin publikoetako seinaletika osoa elebiduna bilakatzeko.

 


2014ko urtarrilaz geroz, Hazparneko Herria, Iparraldeko beste hamar baten gisan, hobekuntza kontratu batean engaiatu da elebitasunaren azkartzeko helburuarekin bere zerbitzuetan.

 

LEHA dispositiboa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

logolehaBaionako Cafa, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia, Akitania Hegoaldeko MSA eta Euskararen Erakunde Publikoa, labelizatze dispositibo baten baitan bildu dira. Dispositiboaren helburua, lehen haurtzaroaren harrera kolektiboan euskarazko harrera zerbitzu baten egituratzea da, haurraren harreraren kalitatea segurtatzearekin batean euskararen transmisioa erraztuko lukeena, gurasoentzat eta euskarazko harrera bat proposatu nahi duten proiektu eramaileentzat irakurgarri litekeen eskaintza bat garatuz.

Azalpen guziak PDF dokumentuan.

Gure lurraldean bi egitura LEHA dispositiboaren barne dira:

 

irrinoak

-Hazparneko "Irriñoak", herriko haurtzaindegia, clabelabidean"labelizatze bidean" dena, erran nahi du bere langile guziek euskara formakuntza bukatu eta, "C" labela lortuko duela, haur guziak bi hizkuntzetan errezibituak diren modeloa.

Harremanak: 05.59.70.26.88 (Anne-Marie Bellan, zuzendaria)

kuluxka2

-Herri Elkargoko "Kuluxka" haurtzaindegia, 2014an irekia, eta Herri Elkargoko hautetsiek eskatu zuten "C labela" lortu duena ireki orduko, LEHA kargu kaiera betetzen baitzuen. Egitura "Laguntza Etxerat" elkarteak kudeatzen du.clabela

Harremanak: 05.59.29.4580 (Katia Martinez Doyet, RAFAM koordinatzailea)

Webgunea : Laguntza Etxerat

 

Pack Euskara II

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

pack2 2015bLehen dispositibo honen jarraipenean, bigarren urrats bat pentsatua izan zen, Pack euskara 2 igorrriz, 18 hilabete eta bi urte eta erdi artean dituzten haurren gurasoei. Prestaketa hilabeteen ondotik, lehen Pack euskara 2 delakoak igorriak izan dira 2014an. Gutun azal pollit bat da, eta barnean gurasoek aurkituko dituzte : "Euskara eskolan, ttantto bat gehiago zure haurrarentzat" liburuxka, "Pipas eta kanabera magikoa" liburua, ELKARek argitaratua, (frantsesezko itzulpenarekin orri baten gainean), eta "Marijane Kanta Zan" Oskorri taldearen diskoa.

Liburuxka PDF formatuan.

 

Gehiago jakin nahi zenuke ?

Euskararen Erakunde Publikoak « Nere haurrak zer ikasten du klase elebidunean ? » filma proposatzen du. Burasoek hobeki uler dezaten zer den euskara-frantsesa irakaskuntza elebiduna. Hemen klik egizu.