Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Turismoa
Tourisme

Hazparneko Lurraldeko Turismo bulegoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hazparneko Lurraldeko Turismo bulegoa 1996an sortua izan da, Ekimen Sindikatuaren segida hartzeko.

Kostaldetik 25km tan, turistikoki Euskal Herriko gune erakargarrienetariko bat, herri arteko egitura horren helburua Hazparneko Lurraldeko hamar herrien xarmaren ezagutaraztea da. Horrela, lurralde hunen abantaila turistikoak baloratzen ditu, izan daitezen aterbetze, ondare, aisialdi, sukaldaritza, kultura edo animazio mailan. Bere ingurumen naturalean, lurralde horrek bisitariak liluratuko ditu bere berezitasuna eta egiazkotasunarekin.

Turismo perdeak arrakasta badu, denborak holakoak dira.

Laborantxa-turismoko jarduerak biltzen ditu. Inguru hauetan eragin haundia du eremuen okupazio mailan, baita ere eraikia den ondarean eta tokiko sare ekonomikoan.

Udatiar eta baserritarren arteko harreman estuen sortzea da bere abantailetarik bat. Alabainan, baserrira joaiteko hautua egin duten udatiarrek hango laborari, biztanle edo ofizialeekin harremanak ukan nahi dituzte, herriko, eskualdeko eta baserriko biziari buruzko gauzak ikasiz, historia eta ohidurekin batera. Gehienetan, gauza sinple eta egiazkoak xekatzen dituzte.

Galdera horri erantzuteko, Turismo Bulegoa ahal bezainbat tokiko eragileekin lanean aritzen entseatzen da: Elkarteak, aterpetxe edo etxebizitza partikularreko gela baten jabeak, ofizialeak, laborari ekoizleak…

Bestalde, Hazparneko Lurraldeko Turismo bulegoa, Errobi-Aturri-Ursuia Turismo Harrera Lurraldearen kide da. Lankidetza horri esker, bisitariei informazio eta komunikazio tresna anitz eskaintzen ahal zaizkie (ibilaldi tematikoak, soinu-gidariak, mendi ibilaldi gidariak, jokoak...).

Urte guzian idekia, lan taldeak pertsonak plazerrekin lagunduko ditu haien egonaldi denboran eta egitasmo desberdinetan.


Beste edozein xehetasun osagarrirentzat:

Hazparneko Lurraldeko Turismo Bulegoa
2, jondoni joane plaza- 64240 Hazparne
Tel. 05 59 29 62 02 / Fax 05 59 29 13 80.

e-gutunak : Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Webgunea :
http://www.hasparren-tourisme.fr

Bastidako Turismo bulegoa
Arkupeko plaza, 64 240 Bastida
Tél / Fax : 05 59 29 65 05

e-gutunak :  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Webgunea : http://www.labastideclairence.com/

 

 

 

Egonaldi zerga

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zer da egonaldi zerga ?

Frantzian, egonaldi zerga bada 1910 urteaz geroz.
Lurralde mailan ezarria da, bertako herrien garapen turistikoaren sustatzeko. Zergaren etekina, turista kopuruen hobetzeko gaztuei bakarrik esleitua zaie. Horrela, gure lurraldean, Hazparneko Lurraldeko eta Bastidako herrien arteko Turismo bulegoaren finantzamenduari esleitua zaio.

Egonaldi zergaren bilketa erregimenak


15/09/29ko deliberoaren arabera, Herri Elkargoak hautatu du, 2016tik goiti, erregimen misto baten plantan ezartzea, hala nola:

- egonaldi zerga finkoa altzarituendako eta arrotz gelendako
- errealitatearen araberako egonaldi zerga kanpaleku, hotel, turismo bizitegi, opor herrixka, talde edo geldialdi aterpetxe eta beste edozein aterpe motendako

Euskal Hirigune Elkargo mailan izan liteken harmonizatze lan baten bitartean, baldintza hauek atxikiak dira 2017an.

Egonaldi zerga finkoaren printzipioa

Egonaldi zerga finkoa alokaitzaileek, ostalariek eta jabeek ordaintzen dute, L. 2333-29 artikuluak hunkitzen dituen pertsonendako (herrian etxerik ez duten pertsonak eta bizileku zerga ordainarazi lioketen bizileku baten jabe ez direnak).
Egonaldi zerga finkoa, toki kopuruaren eta aldi berean etxearen idekitze denboraldiaren barne eta zerga bilketa denboraldiaren barne diren gau kopuruaren arabera finkatua da.

Kasu : Zorduna ez da herrian egonaldia egiten duen pertsona (zinezko egonaldi zergarekin bezala), baizik eta ontasun bat arrandan emaiten duen pertsona fisiko edo morala. Ondorioz, aterpearen jabeari hautua emana zaio bere prezioen egokitzea ala ez, nahi duen molde eta denboraldian. Aterpetzaileak egonaldi zerga ez du faktura gainean agertarazten ahalko lerro gehigarri batean. Hau bakarrik agertarazten ahalko du “Egonaldi zerga finkoa barne”.

Bilketa denboraldia

Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoak zergaren bilketa denboraldia ekainaren 15tik irailaren 15ra finkatu du.

Aplikatzen ahal zaizkion murrizketa neurriak
- %50eko murrizketa 61 gau baino gehiago irauten duen irekitze denboraldia duten aterpetzaileentzat.

Aterpeen betebeharrak

Apartamendu mublatuak eta arrotz logelak orain herriko etxean deklarazio baten egitera behartuak dira, berantenik bilketa denboraldi bakotxa baino hilabete bat lehenago, zehaztuz :
- Aterpe mota zer den,
- Irekitze edo arrandan ezartze denboraldia,
- Etxearen harrera ahala, unitate kopurutan zehaztua,

Kontrol eta zigor prozedurak

Herri elkargoak edozein bidetarik aterpetzaileak helarazi dituen deklarazioak zuzenak direla baieztatzeko eskubidea atxikitzen du. Fakturazioa egiaztapen hauen arabera finkatua izanen da. Ihardukimendu bat balitz, aterpetzaileari dagokio kontrako frogaren ekartzea, faktura ordaindu ondotik.
Bestalde, Elkargoko kontseiluak, “zuzenki zergapetzea” prozedura erabiltzeko ahala atxikitzen du, 2015eko erreformaren arabera, deklaraziorik ez bada, edo argi eta garbi deklarazioa ez osoa edo okerra bada.

 2015ko prezioak Hazparneko Lurraldean

Catégorie d’hébergements

Tarifs

Hôtels de tourisme 5*, Résidences de tourisme 5*, Meublés de tourisme 5* et tous les autres établissements de caractéristiques équivalentes

0,95 €

Hôtels de tourisme 4*, Résidences de tourisme 4*, Meublés de tourisme 4* et tous les autres établissements de caractéristiques équivalentes

0,75 €

Hôtels de tourisme3*, Résidences de tourisme 3*, Meublés de tourisme 3* et tous les autres établissements de caractéristiques équivalentes

0,50 €

Hôtels de tourisme 2*, Résidences de tourisme 2*, Meublés de tourisme 2*, Villages de vacances 4 et 5* et tous les autres établissements de caractéristiques équivalentes

0,35 €

Hôtels de tourisme 1*, Résidences de tourisme 1*, Meublés de tourisme 1* ou référentiel, Villages de vacances 1, 2 et 3* et tous les autres établissements de caractéristiques équivalentes

0,25 €

Hôtels de tourisme, Résidences de tourisme, Meublés de tourisme, Villages de vacances non classés ou en attente de classement et tous autres établissements de caractéristiques équivalentes

0,22 €

Chambres d’hôtes

0,35 €

Hébergements de groupes (gîtes de groupes, gîtes d’étape, maisons familiales de vacances, auberges de jeunesse, centres internationaux de séjour,…)

0.35 €

Terrains de camping et terrains de caravanage 3, 4 et 5* et tout autre terrain d’hébergement de plein air de caractéristiques équivalentes

0,35 €

Terrains de camping et terrains de caravanage non classés, classés 1 et 2* ou tout autre terrain d’hébergement de plein air de caractéristiques équivalentes (aires naturelles, campings à la ferme,…)

0,22 €

Aires de camping-cars et parc de stationnement touristique par tranche de 24h

0,25 €

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Document CERFA de déclaration en Mairie pour les meublés de Tourisme

Document CERFA de déclaration en Mairie pour les chambres d'hôtes

Notice 2017 sur la Taxe de Séjour

 

 

Euskal Mendia gune turistikoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

polemontagnebasque2015

2009tik 2013ra, antolaketa turistiko bat plantan emana izan da Garazi Baigorri, Amikuze, Xiberoa eta Iholdi-Oztibarre : Euskal Mendia gune turistikoa.

2014an, Euskal Mendia eremuko antolaketa turistikoari buruzko gogoeta eta trantsizio urtea, Hazparneko Lurraldeak deliberatu du hastapeneko lau herri elkargoekin bat egitea elgarrekin estrategia turistiko baten eramaiteko, hiru ardatz nagusien inguruan :

-lurraldearen eta eragile turistikoen egituraketa
-eskaintza turistikoaren balioestea
-sustapena eta komunikazioa

http://www.montagne-paysbasque.com/