Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Donoztiri
Donoztiri

Donoztiri

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Donoztiri:

Donoztiri Baxe Nafarroan kokatzen da.

Saint-Esteben

Saint-Esteben

Saint-Esteben

 Geografia

Donoztiri Arberoako ibarrean da. Zeharkatzen duen errekak dio izen hau eman ibarrari. Iturria Heletan du, Eltzarruze-Lerdatze-Latxapuru mendiguneko mendebaldeko mazela segitzen du, Donamartirin gaindi segitzen du, Isturitze, Otsozelaia eta Erberua harpeak dituen Gaztelu mendixka parez pare zeharkatuz, Isturitzen berriz ateratzen da, Aiherra, Bastida, Oragarren gaindi segitzen du ondotik Iholditik jiten den Lihurirekin nahasteko Bardozen, Biduzerekin elkartzeko Bidaxunen eta ondotik Aturrirekin Gixunen.
Arberoa Donoztiriko erreka nagusia izanik ere, Garralda Erreka ere herriko mendebaldetik pasatzen da, ondotik Baiguratik (Heleta) datorren Aran errekarekin elkartzeko.
Herriaren hedadura 1371 hektareakoa da.
Bere puntu gorena Garralda mendia da (465 m), eta puntu apalena 118 metrotan da..

 

 Demografia

2015ko populakuntza 460 biztanlekoa da guti gora behera. 795 arte igo da 1846an, eta 359 arte jautsi 1999an.
Euskal Herri barnekaldeko herri ainitz bezala, emigrazio azkar batek bere populakuntza odolustu du bereziki 19. mendean, Hego Ameriketari buruz. Gai hau izigarri ongi esplikatua da Euskal Kultur Erakundearen webgunean http://www.eke.eus/fr/culture-basque/pays-basque/diaspora-basque-la-huitieme-province/les-registres-de-guillaume-apheca-agent-demigration/herria/saint-esteben
Donoztiriko biztanleak Donoztiritarrak dira.

 

 Historia

Aux Izturitze, Donamartiri eta Donoztiriko herrien mugetan aurkitzen dira Izturitzeko, Otsozelaiako et Erberuako historiaurreko harpe famatuak. Barnean historiaurreko ezin estimatuzko arrasto ainitz gordetzen dituzte (tinduak, grabatzeak, hezur eta silex zizelkatuak kopuru haundian eta biziki arraroak diren puskak, 20000 urtez goitiko sai hezurrezko flautak bezala...) Hauei esker zientzialariek forgatu ahal izan dute gizakiak Arberoan bazirela duela 80000 urte (Neanderthaleko gizakia).
Beste arrasto batzu ere atxemanak izan dira Donoztirin, Aurrehistorian Arberoako ibarran gizakiak zirela frogatzen dutena : Betatua izeneko hilobi harpea (giza buru hezurra, babesteko hetsia izan da), hortik hurbil Habia gunean silex zizelkatuak et giza hezurrak (harri altxatuak baziren, segurki trikuharriak, larre hauek labakituak izan aitzin 20. Mende erdian). Ohartu behar da hortik ehun bat metrotan, Iholdiko herrian, beste hilobi harpe ttipi bat badela : Unikote.
Antikitatearen beste arrastoak ere badira, Euskal Herria osoan gaindi bezala : Gune Protohistorikoak. Populakuntzendako gotorleku gisa erabiliak izaiteko antolatuak izan diren mendi tontorrak dira, erromatar garaian, aitzin eta gero izan diren inbasio ezberdinen kari. Gune hauek F. GAUDEL Generalak deskribatu eta zerrendatu ditu ( http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/zainak/01/01017032.pdf).
Mendebaldean, Izturitze eta Aiherrako herriekin mugan, Abarratia gunea aurkitzen da, eta hegoaldean, Armendaritzeko herriarekin mugan, Lerdatze gunea. Aspaldiko gune hauek Euskal Herriko ondare garrantzitsua dira eta aski guti ikertuak izan dira Ipar Euskal Herrian. GAUDEL jaunaren inbentarioaz gain, Jakes CASAUBONek ikerketa batzu gai horretaz egin ditu ("Gure Bazterrak", euskarazko emankizuna Euskal Irratietan : http://euskalirratiak.eus/gure-bazterrak-gotorlekuak.html#addcomments eta argitalpenak (http://www.aranzadi-zientziak.org/fileadmin/docs/Munibe/2002125139AA.pdf). Hor erakusten du euskarazko "iri" hitz zaharrak ez duela "herri" erran nahi, ardura itzultzen dugun bezala, baizik eta "gotorleku". Gauza bera da "iru" patronimoarekin, ez duena "hiru" erran nahi, bainan hau ere gune zahar hauekin loturan dena. Horrela, erranahi berin bat aurki diezaiokegu Donoztiri herriari (Don Estebe iri), edo Iruitea etxeari ("Irurita"-ren deformazioa) Abarratiatik hurbil dena.  

 

Donoztiriko hautetsiak :

 

 DEITURA izena  Funtzioa
  LARRANDA Régine  A
  DUHALDE Jean-Michel  A1
  HARISTOY Jean-Marie  A2
  DAMESTOY Jean-Pierre  A3
  DURRUTY Jean-Michel  K
  BISCAY Nicolas  K
  DUHART Mathias  K
  PETRISSANS Marie-Luce  K
  GARAT Jean-Lucien  K
  BIDEGARAY Marie-Sylvie  K
  LESIEUR David  K

 

Donoztiriko hautetsien ordezkaritzak:

Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoa: Régine LARRANDA, Jean Michel DUHALDE.
Garbiki hondakinen bilketarako sindikatu anitza : Jean Marie HARISTOY, Jean Luc GARAT.
S.I.A.E.P. de l’Arberoue (ur horniketa) : Nicolas BISCAY, Jean Michel DUHALDE.
Adour Ursuya seneamendu sindikatua : Jean Pierre DAMESTOY, Jean Marie HARISTOY.
Euskal Kulturaren aldeko Herrien arteko Sindikata : Mathias DUHART, Mailux PETRISSANS.
Departamenduko elektrifikatze sindikatua: David LESIEUR, Jean Pierre DAMESTOY.
SIVU Ikas Bide : Sylvie BIDEGARAY, Jean Michel DURRUTY, Régine LARRANDA.

 

Haurrak eta gazteak Donoztirin :

PDF dokumentua deskargatzeko klik egin

 

Beti Xutik herriko gelaren alokatzeko:

Gelaren alokatze eskaera

Barne araudia

 

Zumba kurtsoak

Télécharger la plaquette

 



haut de module

Carte

titrecarte

bas de module

Donoztiri

Eremua : 1 371 ha
Biztanle kopurua : 451 bizt
Biztanleen izena
: Donoztiritar

Auzapeza : Régine LARRANDA

Herriko etxea : RD 14 - 64640 Donoztiri

Tél. 05 59 29 42 31
Fax 05 59 29 42 31
Email :
comstesteben@wanadoo.fr

Ordutegiak :

Astelehen eta asteazkenetan   9:00 - 12:00

bas de module vert