Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Izturitze
Izturitze

Izturitze

Isturitzeko herria

Isturitze Baxe Nafarroako herri ttipia da, Euskal Herri barnean, Baionatik oren erdi batera. Arberoako ibar emankorra inguratzen duten mendixken maldetan haunditu da.

Herrixak nagusiki laborantxaz bizi da : behi eta ardi hazkuntza, belar eta zerealak ere ereinak dira.

Gure herrixka nazioartean ezaguna da, gizadiaren historiaren leku nagusi gisa, hemengo harpe apainduek erakusten duten bezala, horrek frogatzen du ere, betidanik goxo izan dela hemen bizitzea…

Isturitz

Isturitz

Isturitz

Isturitzeko hautetsiak

 Deitura izena  Funtzioa
  DONAPETRY Jean-Michel  A
  CASEMAJOR Marie-Pierre  A1
  DACHARY Jean-Pierre  A2
  AUFFRET Christophe  A3
  BIDART Patrick  K
  MIRANDE Daniel  K
  DUVAL Stéphanie  K
  MALÉ-DIT-CAZOT Karine  K
  BOUDON Nathalie  K
  LEGARTO Virginie  K
  HARAMBOURE Jean-Pierre  K

Historia pixka bat

Herriko historia

Izturitzeko herria etxebizitzaren iraupenaren adibide ohargarri bat dugu…

Bere historiaurreko harpeek gizonak ezagutu dituzte -80 000 urteetarik -10 000 urteak arte. Aztarna berriagoak ere aurkituak izan dira han, Brontze arokoak.

Harpeetatik hurbil, Abarratia mendi gainean ikus ditzakegu argiki agerian diren protohistoriako gune baten aztarnak. Lurrezko harmailez egin hiru harresi dira, 860, 670 eta 430 metroko luzetasunetakoak.

Rocafort gazteluaren agerpena 1249-z geroztik segurtatua da, eta ondotik Erdi aroan aipatu etxe guziak beti hor dira.

 

Etimologia

Ortografia aldatzen da garaien arabera : 1300ean Isturitz idazten da, 1309an Izturiz, 1413an Izturitz…

Gehiago irakurri...
 

haut de module

Carte

titrecarte

bas de module

Izturitze

Eremua : 1360 ha
Biztanle kopurua : 458 bizt.
Biztanleen izena:Isturiztar

Auzapeza : Jean-Michel Donapetry

Herriko etxea : RD 251
64240 ISTURITZE

Tél 05 59 29 62 84

Ordutegiak :

Asteartetan 8:00tik eguerdi eta erdi arte eta 14:00tik 18:15 arte

Ortziraletan 8:00tik eguerdi eta erdi arte

 

 

 

bas de module vert